domingo, 20 de mayo de 2012

Ibilbidearen oroitzapenak

Agurrak iragan batean bizi izandako oroitzapenak gogora ekartzen ditu, eta oraingoan izan zen eguneroko batek eta bizitzako etapa batek eskaini dizkigun esperientziak elkartrukatzera bultzatzen gaitu.

Ez ziren gutxi izan hasieran izan genituen beldurrak eta erresistentziak, sentsazio berriak, erronka berriak… Teknologia berriak itxuraz ezagutzen genituen baina hauek eskaini ahal dituzten bitarteko eta aukera gehiengoen berririk izan gabe.

Teorikoki hasi ginen, informazio eta hezkuntzaren gizartea aztertzen hau da, teknologia berrien presentziaz ohartzen, komunikazio tresna gisa eta irakaskuntzaren ezinbesteko baliabide gisa, honetarako, hezkuntza sistemari heldu genion eta honi kritika eraikitzailea eskaini genion. Hala ere, sistema berari begiratzea ez ezik, geure buruarekin gogoeta egin genuen eta inplikazioren eskutik, eta irakasle batek erakutsi behar duen iniziatibaz, blogaren munduan sartu ginen, izandako hasierako erresistentziak adorez alboratuz.

Behin mundu digital honetan bete betean sartuta eta betiere, taldearen indarra ahaztu gabe, taldea eta ikaskuntza kooperatiboa prozesu honen euste zutabeak izan baitira, desafio berri batean sartu ginen, bai! Beste batean! Bakoitzaren momentua eta intimitatean bete betean eragiten zuenak! Teknografiak!

Teknografiak, hainbeste buru hausturak ekarri dizkigunak, baina egia esanez, bukatzear dagoen etapa honetan bizi izandako esperientziarik abesgarriena, hauetan, gure erresistentzia eta balore guztiak kolokan jarri genituen, baina ekarpenak egindako lan guztia merezi izan du, zalantzarik gabe.

sábado, 19 de mayo de 2012

Gero arte!!

Beno, egunak joan eta egunak etorri, klaseko azken egunetara ailegatu gara, eta agur esateko ordua ailegatu zaigu; beno, agur beharrean, gero arte esango dizuegu. Orain beste irakasgai batzuetako azterketak prestatu behar ditugu eta ezin izango dugu honekin aurrera jarraitu, baina azterketak pasatu ahala hitz egiten jarraituko dugu!

Azken sarrera hau erabiliko dugu irakasgai honek orokorrean transmititu izan diguna zuekin konpartitzeko:

Hasieran irakasgai honetan ez genekien zer landuko genuen ezta nola landuko genukeen ere (urduritasuna), gero gauza berriak sartzen hasi zen irakasleak, adibidez, irakasteko modu desberdina: esan orain datorkizun lehen hitza, klaseak hasi baino lehenagoko erlaxazio teknikak… eta beste hainbat gauza, hasieran arraro sentiarazi gintuztenak eta gero, egitearen sentsua ulertu eta horietaz disfrutatu dugunak. Horretaz gain, irakasleak guretzat berria zen programa sartu zuen eta hasieran zer egin eta nola egin ez genekien (amorrua), baina egunak aurrera joan ahala gustura lan egin dugu eta batez ere Bloga erabiltzen eta Glogsterra egiten ikasi dugu (gustura lan egin dugu). Eta aurkezpenak direla eta, hasieran aurkezpenak egitearen ideiarena lan gehiago bezala ikusi genuen (agobioa), baina gero oso ondo lan egin dugu taldean eta oso ondo pasatu dugu lana egiten (pertsona oso desberdinak izan arren lan egiten bat egon gara eta oso gustura lan egin dugu). Eta batez ere aurkezpenak ikustean eta gure lanak aurkeztean oso ondo sentitu gara, ez dugu aurkitzen momentu honetan hitz konkretu bat hori adierazteko, baina seguru dakiguna: oso ondo sentitu garela.

Beraz, ikus daitekeen moduan, sentimendu asko izan ditugu irakasgai honetan hiruhilabete honetan zehar (jarri dugunez gain beste hainbat sentimendu izan ditugu, baina horiek laurok orokorrean izan ditugun batzuk izan dira), hasieran agian txarrak, baina gero onak bihurtu direnak. Zergatik? Hasieran, zer egin edo nola… ez jakiteak edo gauza berriak frogatzera ez geundelako oso ohituta, beti modu batera egitera ohituta gaudenez, gure egitura horretatik aldentzeak batzuetan sentimendu horiek izatera ahalbidetzen du. Baina horrek ez du esan nahi gauza berriak frogatu behar ez ditugunik eta gauza berriak ikasi ere. Guk izandako esperientziari esker ikasi ditugun gauza askotatik bat hori izan da: gauza berrietara zabaldu eta horietaz disfrutatu behar dugula. Beraz, irakasgai honekiko esperientzia oso ona izan dugu eta asko ikasi dugu.

Beste barik, espero dugu zuek ere gurekin asko ikasi eta disfrutatu izana, eta honekin, gero arte!! Ondo ibili!!

jueves, 17 de mayo de 2012

POSTPROGRAMA

1.      Sarrera
Ikasturtea: 2011-2012.
Irakasgaiaren izena: la asignatura: Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak.
Titulazioa: Lehen Hezkuntza.
Kredituak: 4,5.
Departamentua: Didaktika eta Eskola Antolakuntza.
Irakaslea: Alaitz Tresserras.

2.      Helburuak:
Orokorrak
o   IKTren oinarri teorikoak ezagutu.
o   Taldeka lan egiten ikasi.
o   IKTaz baliatuz eskolak prestatu material didaktikoa ezberdinak sortuz.
o   IKTen erabilpena modu autonomoan landu.
o   Teknologia berrien inguruko ikasten ikasteko gaitasuna garatu.
o   IKTak euskarri gisa erabili.

Zehatzak
o   Web 2.0 erabiltzen ikasi.
o   Konpetentzia digitalekin lan egin.
o   Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabili.
o   Programa ezberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasi.
o   Glogster programa erabiltzen ikasi.
o   Blogaren bitartez informazioa tratatu, kudeatu eta elkartrukatu.
§  URL ak, etiketak…
o   Movie Makerrarekin bideoak sortu.
o   Power Pointarekin eskemak egin.
o   Youtube erabiltzen ikasi.
o   Google Docs programa kudeatu.
o   ISSUE programa ezagutu.
o   IKT ak klaseak emateko euskarri gisa erabiltzen ikasi.
o   Iritzi kritikoa landu.
o   Elkarrekiko kolaborazioa suspertu.
o   Teknografiaren bitartez irakaslearen izaera islatu eta horretaz hausnartu.

3.      Edukiak


o   Teknografia
o   Bloga
o   Glogsterra
o   Gadgets
o   Movie maker
o   Word
o   Internet
o   URLak sortu
o   ISSUE
o   Google Docs
o   Youtube
o   Power Pointa
o   Web 2.0



4.      Metodologia
Metodologia eragilea izango da, parte-hartzailea eta lankidetzan zein hausnarketan ere oinarrituta, teoria eta praktika elkarren artean lotuz.
Honetarako, informazio iturri ezberdinak erabiliko dira bai digitalak bai ohiko baliabideak ere, informazioa kudeatzeko, tratatzeko eta honetan oinarrituta hausnarketa edota gogoeta bideratzeko.
Hau honela izanik, ikaslearengan ikasten ikasteko gaitasuna, informazioa tratatzeko gaitasuna, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna eta autonomiarako gaitasuna suspertzeko jarduerak proposatuko dira.
Jarduera ezberdinak proposatuko dira beraz, eta horien jarraipena egingo da.
Honez gain,

o   Proposatuko egingo den blogan astero sarrera bat sortutako da, taldekide ezberdinen gogoetak eta saioetan  landutako edukiak biltzeko: paper zorroa.
o   Lan teorikoa praktikoan islatuz.

5.      Ebaluaketa

5.1.   Ebaluaketa mota
Ebaluaketa jarraia eta amaierako ebaluaketa egingo da.
Irakasleak behaketaren bidez eta arestian aipatutako irizpideak kontuan hartuta zein blogaren jarraipenaren bidez ikasleen garapena behatuko du.
Heteroebaluaketa (irakasleak ikasleei), koebaluaketa (taldekideak taldekideei) eta autoebaluaketa (taldearen autoebaluaketa eta ebaluaketa indibiduala) egingo da.


5.2.  Ebaluazio irizpideak
o   Ea IKT ak euskarri gisa erabiltzen dituen.
o   Ea IKT ren oinarri teorikoak ezagutzen dituen
o   Ea IKT az material didaktikoa ezberdinak sortzen dituen.
o   Ea modu autonomoan lan egiten duen.
o   Ea teknologia berrien inguruan interesa adierazten duen eta hauen aukeraz baliatzen den.
o   Ea taldeko jarduera ezberdinetan parte hartzen duen.



miércoles, 9 de mayo de 2012

Azken eginbeharrak

Gaur irakasleak azaldu digu zer egin beharko dugun kurtsoa bukatu baino lehen. Hasiera batean, nahastuta eta gauza asko denbora gutxian egiteko sentsazioa izan genuen eta batez ere azkeneko egun hauetan orokorrean estresa dugularik, sentsazio nahiko gatza izan genuen.  Baina ez genuen txarto erreakzionatu, irakasleak esandako guztia lasaitasunez entzun genuen ondo ulertzeko eta behin entzunda, eginbeharreko lana ondo antolatu eta denbora pasatu barik lana aurrera eraman genuen. Esan behar dugu hasieran sentsazio hori izan arren, behin guztia azalduta eta lana antolatu genuenean ez genuen ikusi hasieran bezain ilun (kontrakoa) eta egun horretan lan handia egin genuen.

Eginbeharreko lanei esker, lauhileko honetan egindako prozesuaz hausnartzeko aukera eman digu. Modu batean esateko, Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak deituriko irakasgaian egin dugun guztia gogoratzea; jada ikusitako film batez gogoratzea bezala izan da. Eta honetaz esan behar dugu, konturatu garela pentsatzen genuena baino gauza gehiago ikasi ditugula eta pixkanaka-pixkanaka ezagutza hori lortzen joan garela, eta hori guztia, noski, taldean lan eginez, gure artean lagunduz, kolaboratuz.    

domingo, 6 de mayo de 2012

Etorkizuneko teknologia berriak

Bideo bat aurkitu dugu asko gustatu zaiguna eta zuekin konpartitu nahi duguna. Bideo hau etorkizunean teknologia berriekin nolakoa izango den gure bizitza erakusten digu. Eta ez soilik gure bizitza arruntean, umeek etorkizunean izango dituzten klase motak ikus daitezke eta baita nola ikasiko duten ere. Harrigarria iruditu zaigu!  



miércoles, 2 de mayo de 2012

Aurkezpenen jarraipena II

Egun honetan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta zelako aurkezpenak! Harritzekoa da zenbat aurkezpen desberdin eta zein politak! Irakasgai honetan denok egin dugu lan bera, baina kuriosoa da ikustea nola lan berak pertsona bakoitzari gauza desberdin bat transmititu, sentiarazi, pentsarazi… dion; eta besteok aukera izan dugu ikusteko. Nolabait esateko, aurkezpenek ahalbidetu egin digute besteei zabaltzen eta besteok kontatutakoaz gozatzen. Horretaz gain, gauzak adierazteko eta espresatzeko modu desberdinak ikusi ditugu… gauza asko zeinez asko ikasi dugun. Guretzat oso esperientzia polita izan da.

Egun honetan guk klase praktikoen aurkezpena egin genuen eta oso sentsazio ona ere izan genuen, jendeak adi egotea eta disfrutatzea ordu askotan prestatutako lana, eskertzekoa da. Eta ez hori bakarrik, azken emaitza horretan talde lanean egindako lana ikustea poztu egiten du, orduak eta orduak eman arren, egindako lanaz oso pozik gaude. Saiatu ginen, aurrekoan bezala, jendeak ikusi ohi duen ikuspuntutik ikusi beharrean, beste ikuspuntu batetik lana fokatzea eta aurkezpenean gure sentsuekin jolastuz gure bideoaren helburua zein zen adieraztea. Guk hasieran bideo bat jarri genuen lasaitasuna transmititzen zuena, baina gero, bat-batean izugarrizko aldaketa jasaten zuena eta denetariko argazki eta musika agertzen zena, eta hori gutxi balitz zapore eta testura desberdinetako jakiak ere ukitu eta dastatu zituzten bertan egon ziren klasekideek. Horrekin adierazi nahi izan genuen gure bizitzan denetariko momentuak izan genituela, goxoak, gatzak… Eta hau guztia lau sentsuak erabiliz: entzumena, dastamena, ukimena eta ikusmena transmititu nahi izan genuen. Bigarren bideoarekin, aurreko ideiarekin jarraituz, guk honelako esperientziak izanda, guri bizitzak demostratu egin digu irakasle moduan zelan izan nahi ez dugun, guk argi dakigu nola izan nahi ez garen, eta beraz, hori jakinda zer eta zelan izan nahi dugun azaltzen dugu.

Beste gehiagorik esan gabe, animatzen zaituztegu bideoak ikustera!! 

miércoles, 25 de abril de 2012

Aurkezpenen jarraipena I

Arrastion danori,

Gaurkoan ere aurkezpenak ikusten eta haietatik ikasten eta gozatzen pasa dugu ordua, eta honekin gutxi balitz, guk geuk ere aurkezpena egin dugu!!!!

Klase magistralerako aurkezpenak izan dira gaurkoan, beraz, 7 minutuko aurkezpenak izan dira. Gaurkoan aurkeztu duten taldeak honakoak izan dira: zeruaizarretan, lainopetik, pitxintaldea, lau4buru eta gu geu, ideiak sortuz taldea. Aurkezpen guztiak ikustekoa bideoak izan dira, movie maker programarekin egindakoak ematen zituztenak, beraz, oso antzekoak egiturari dagokionez. Eta aurkezpenaren mamiari dagokionez ere nahiko antzekoak izan dira aurkezpen guztiak, izan ere, aurkezpenaren bideoak talde bakoitzaren partaideen teknografiak elkartzen zituzten irudiak batzen zituen, hau da, partaideen teknografien laburpenak, txikitako argazkiekin, nerabezaroko argazkiekin...hau da, haien ibilbidea bizitzan zehar.

Gure aurkezpenari dagokionez, beste ikuspuntu batetik jorratu dugu, eta teknografien laburpena egin beharreanm gure izaera eta nortasuna aztertu ditugu eta gure artean konparatu ditugu, txikitako irudiak jarri barik. Eta...bueno, ez dizuet gehiago kontatuko. Gure aurkezpena ikusi nahi izanez gero, blog honetako "aurkezpena" orrialdean dago ikusgai.