jueves, 9 de febrero de 2012

Ikaskuntza Kooperatiboa

Kideen gaitasunak bilduz, ideia eta ezagutza osatuagoa lortzen dugu… Hau erakutsi digu aste honetan Frederick ipuinak. Pertsona bakoitzak bere ezaugarri, berezitasun eta gaitasun ezberdinak ditu eta guztiok hauei gehiengoa ateraz, lan kolaboratzailea eginez, proposatzen ditugun helburuak eta ekimenak arrakastaz lortuko ditugu. Lan eta ikaskuntza kooperatiboa, beraz!

Baina honek badu bere lana, ikastalde batean ditugun pertsona eta berezitasun guztiak kudeatu beharra dagoelako. Eta honetarako, berezitasun hauek ezagutu behar ditugu, norbanakoak bere buruarekin solasaldian jarriz eta hauen inguruan hausnartuz.

Jarduera hau bideratzeko giro aproposak sortu ahal dira: harmonia, berotasuna, lasaitasuna… Eta norbanakoaren buruarekin aritzeko giroak edozein helburu izanik sortzeko jarraibideak ezagutzea izan da gaurko egitekoen artean egin dugun bat.

Beraz, gaur ideia ezberdinak osatu ditugu, talde batean guztion gaitasunak kontuan hartuz gero, lan interesgarria eta esanguratsua lortu dezakegu eta lan aberasgarri baten abiapuntu bikaina, giro baikorra sortzea izango litzateke adibidez, musika lasaigarri bat non norbanakoa, gorputza, espazioa, taldea eta isiltasuna jolasean  aritzen diren.

Saioaren dinamika
  • Frederick ipuinaz gozatu dugu.
  • Lankidetza eta lan kooperatibo kontzeptuen nondik norakoak aztertu ditugu: pertsona bat, gaitasun bat.
  • Giro harmonikoa eraiki dugu Ludovico Einaudi "Divenire" pianozko musikaren laguntzaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario