miércoles, 29 de febrero de 2012

Komunikazioa vs Multialfabetizazioa

Asteazkenean landu genuen gaia KOMUNIKAZIOA VS MULTIALFABETIZAZIOA izan da eta horren inguruko bideo bat ikusi genuen: Paradigma del sistema educativo. Bideo hau komunikazio onaren adibide ona da.
Bideo horren laburpena egin genezakeen sarrera honetan, baina garrantzitsuagoa iruditu zaigu bideo horretatik ateratako idei batzuen hausnarketa egitea. Ideia hauek izan baitira guri pentsatzera gehien bultzatu gaituztenak:
  • Zenbat eta ezagutza gehiago izan orduan eta hobeto? Askotan bizitzan zehar ikasi ditugun ezagutza batzuek ez digute ezertarako balio izan. Batzuetan “des-ikasi” egin behar da. Ez dugu ezagutza ikusi behar gehitu behar den zerbait bezala, baizik eta gure bizitza errealerako erabilgarriak izan daitezkeen ezagutzak bezala.

  • Batzuetan akademikoak ez diren zenbait gauzei erresistentzia jartzen diegu. Zergatik? Berriarekiko beldurra izan daiteke edo gauzak kontrolpean ez izatearen beldur…Baina gauzak honela ez dira izan behar, gu gizartearekin aldatu behar gara eta gauza berriak ikasi eta praktikara eraman behar ditugu. Gauza berriak ikastera zabaldu behar gara.

  • Irakasleek batzuetan umeen atentzioa absorbitzen dute bideo… bidez (modu horretan umeak isilik geratzeko). Orduan, bideoa jartzea teknologia berriak erabiltzearen parte bat da, baina teknologia berriak zertarako erabiltzen ari gara, umeek ikasteko edo umeak entretenituta egoteko klasean iskanbilarik sortu gabe?
  • Nola erabili teknologia berriak? Nola lortu ikasleek ikastea teknologia berriak erabiltzen eta aldi berean esperientzia ona izaten? Teknologia berrien funtzionamendua ez digu inork erakutsiko, guk esperimentatu behar dugu, ikerkuntza bat bezala. Hasieran zaila izango zaigu eta zelako emaitza izango duen ez dugu jakingo, baina bizitzan okertzen garenean ere ikasten dugu, beraz, praktikatzen ikasiko dugu: gure esperientzia onuragarriak martxan jarriz eta izandako akatsei irtenbidea emanez lortuko dugu.

  • Egokia da pentsatzea irakaslea izan behar dela jakituri guztien zentrua? Ez. Teknologia berrien inguruan eta beste ezagutza askoren inguruan ikasleek irakasleek baino gehiago jakingo dute eta aldrebez, beraz, irakasle eta ikasleren arteko elkartrukea eman behar da. Kolaborazioak ezagutza ematen du.

Beste ideia askoren inguruan hausnartu dugu taldekideok, baina batez ere horien inguruan mintzatu gara. Espero dugu ideia hauek zuei ere hausnartaraztea.
Klasearen azkeneko hamar minutuetan aurreko eguneko testuaren galderak guztiokin konpartitu eta horri buruz hitz egin genuen. Ariketa hau oso ona izan zen besteek zituzten galderei buruz hausnartzeko eta zer egingo genukeen pentsatzeko.

Bestaldetik, komentatu behar dugu normalean klaseak musikarekin hasten direla eta aste honetako kasuan musikarekin erlazionaturiko ekintzarik ez egitea pena eman digu, izan ere, aurreko egunetan lan egiteko sentsazio oso onarekin hasten ginelako eta hori egunero egitea ideia oso oso ona iruditzen zaigulako.
 
Saioaren dinamika:
  • Paradigma del sistema educativo bideoa ikusi.
  • Aurreko eguneko testuaren galderei buruz hitz egin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario