miércoles, 21 de marzo de 2012

Gure teknografiak egiten izandako esperientziak

            Teknografia egiteko euskarri digital berezi samarra erabili dugu, zaila ez den arren, bere egitura nahiko bitxia da, bideo bat egiteko aukera ematen digulako, argazkiak, musika, letra eta gure ahotsa propioa erabiliz. Programa hau “Movie Maker” da hain zuzen ere. Arestian aipatu dugunez, Movie Maker programa erraza eta oso malgua da, hortaz, lan ezberdin asko egiteko aukera ematen du. Hori dela eta, gure taldea lau personek osatzen duten heinean, lau teknografia erabat ezberdin sortu dira. Hona hemen taldekide bakoitzaren esperientzia:


Ekain: Teknografia egiten izan dudan esperientzia nahiko ona izan da. Denbora luzea eman behar izan dut bera egiteko, baina ez zait zaila iruditu. Identitatea sortzen eman dugun bizipenari buruz egin behar genuen teknografia, eta nik argi neukan hasieratik nolako identitatea daukadan gaur egun, nola iritsi naizen nagoen momentura, nola haibat unibertsitate eta lanetatik pasatu naizen irakasle izateko nahira iritsi arte.
Esan bezala, denbora asko eman dut teknografia egiteko; alde batetik, gustuko dudan lan bat delako eta ondo egitea gustatzen zaidalako, hau da, argazkiak ondo aukeratu eta orden eta denbora egokian jarri musikarekin bat etortzeko, eta beste alde batetik, ordenagailuarekin arazoak izan ditudalako.
Orain lana bukatuta ikusten dudanean, oso pozik nago egindako lanarekin.

Irati: Niretzat oso esperientzia ona izan da, izan ere, ni nolakoa naizen eta zergatik naizen horrela pentsatzera ahalbidetu didalako. Eta honekin batera nire hezkuntza nolakoa izan den gogoratu dut eta oso garrantzitsua dena, nolako irakasle izango naizen edo nolako irakasle izan nahi dudan hausnartzera bultzatu nau.
Hasiera batean, esan behar dut, lana ez nekiela nondik hartu, ez nion egiteari sentsurik aurkitzen eta horretaz gain, programarekin arazoak izango nituela pentsatzen nuen, izan ere, aurretik eginiko lanetan ia denbora gehiago ematen nuelako programak zituen arazoak konpontzen bideoa egiten baino eta hori guztia pentsatzeak asko desmotibatu ninduen. Baina bideo hau egitean, hasiera zaila izan arren, bestea pixkanaka-pixkana egin dut eta ez dut arazorik izan programarekin. Egia esan, programarekin arazorik izan ez dudanez, aurreko esperientzietan izan nuen tentzio eta frustrazio hori ez dut izan.
Bideoan sentitu dudana azalerazten saiatu naiz eta oso gustura egin dut lan.
Azkenik, komentatu nahi nuke bideoak eragina izan duela nigan; batez ere, iraganean eta etorkizunean hausnartzera bultzatu bainau eta aurretik esan moduan, nik izandako hezkuntzan eta nolako irakasle izan nahi dudanean pentsatzera sustatu bainau. Berriz ere, esperientzia oso ona.



Haizea: Bakoitzaren orainaldiak iraganeko esperientziez osatzen da; batzuetan, bizipen hauek oroimena alaitasunez liluratzea lortzen dute behin eta berriro, baina beste batzuetan, momentu zehatz batean sentitutako atsekabea, galera eta tristura berriro ere, ekartzen lortzen dute. Modu batean edo bestean, bizipen guzti hauek eragin zituzten emozio eta sentimenduak, gure oroimenaren edota gure sakontasunaren ezinbesteko ondareak dira hauek garena osatzen lagundu egin digutelako.

“Garena osatzen lagundu digute” hauxe da nire sakontasuna konpartitze ahalegin honetan hartu izan nuen abiapuntua. Ez baitira gutxi izan gainditu behar izan ditudan erronkak, momentuan, latzak, baina egun, ez nituzke beste edozeinetatik aldatuko, bidean ikasi dudana ondarerik aberatsena, indartsuena eta aldi berean, ahulena baita,  modu askotan konpartitu ahal dudana baina modu batean konpartitzea erabaki dudana: pertsonala, sakona eta zintzoa.


Idoia: Teknografia egitea apur bat kostatu zait, izan ere, nire bizitza pertsonalari buruz hitz egitea kostatzen zait eta hainbat pasarte gogoratzea izugarri mintzen nau. Hori dela eta ekidin dut familiari buruzko gaiak ikutzea eta saiatu naiz nire bizitzaren alderdi politenak azaltzen eta ezagutarazten. Programari dagokionez ez dut uste oso programa zaila denik erabiltzeko eta berez, oso lan polita da klasean lantzeko, teknologia berriak lantzeaz gain pertsonari garrantzia ematen zaiolako eta aukera ematen diolako bere burua aurkerzten modu ezberdin  batean. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario